EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Maletan zer sartu eta zer ez!

Irlandako udak Euskal Herrikoak baino freskoagoak eta euritsuagoak dira. Hala ere, irlandarrek eurek esaten duten bezala lau urtaroak egun berean izan ditzakegu; beraz, zira eta trekking oinetakoekin lasai asko joan zaitezke, euskaldunak eurira ohituta gaude eta!

Familia batekin biziko zara, ez da beharrezkoa eskuoihalik edo maindirerik eramatea.

Maletaren pisua kontuan hartu behar da, 20 Kg inguru. Hala ere, hegazkin konpainiaren arabera alda daiteke.

Irlandan argi indar sistema ezberdina daukate; beraz, gure entxufeak bertan erabiltzeko, egokigailuak eraman beharko dituzu.

Hala ere, ekaineko bileran luze hitz egingo dugu honi guztiari buruz.

Hori bai kontuz maleta egiterako orduan eta bueltan ekarriko dituzun oparientzako lekua utzi!