EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Proiektua

Kudeaketa zuzena eta pertsonala

Esku artean konfidantza osoko erakunde eta irakaskuntza zentruetako oniritzia duen proiektu berritzailea daukazu. EHIREn kudeaketa zuzena eta pertsonala burutzen dugu, ingelesa modu erraz eta hurbilean ikas dezazun.

Ingelesa hobetzea ziurtatzen duen klaserik gabeko proiektu berritzailea duzu hau. Gure programek irlandar familien etxeetan egonaldiak eskaintzen dituzte. Astean zehar ibilaldiak eta kirol eta kultur jarduerak egiteko aukera izango da eta asteburuetan familiekin txango ekintza sozialak eta denbora libreaz disfrutatzeko denbora. Hauek horrela irlandar bizimoduan erabateko murgiltzea ziurtatzen dugu.

Proiektu honetan, beste proiektuetan ez bezala, harrerako familiak eta programako jarduera eta ibilaldi guztiak proiektuaren zuzendariak urtero banan-banan aukeratzen ditu eta ez kontratupeko erakunde atzerritar batek. Hortaz, gure proiektuaren kontrola erabatekoa da eta gure bezeroek momentu oro sentituko dute gure gertutasuna.

Urtero, proiektuaren zuzendaria ikasleek egingo dituzten ekintza eta kirol erakundeekin biltzen da; bertan dagoela jarduerak erabaki eta gure taldeen arabera moldatu ahal izateko, ikasleen egonaldia ahalik eta egokiena izan dadin.

Horiek horrela, proiektuaren zuzendaritza gure-gurea da eta bezeroek izan ditzaketen zalantzei erantzutea zuzendaritza honen esku egongo da eta ez beste inoren ardurapean.

Badakigu gure proposamena atzerrirako murgiltze-programen arloan zeharo berritzailea dela; izan ere, urtero-urtero hobekuntzak proposatu eta gehitzen ditugu.

Urtero jartzen dugu erronkaren bat edo beste, egonaldiak arrakastatsuak izan daitezen.

Gure berezitasuna: Summer Camp baten murgilketa

Ingelesa ikasteko eta mintzatzeko, Irlanda lurralde erakargarria da eta irlandarren nortasun irekiagatik leku aproposa bertan murgiltzeko eta atzerriko hizkuntza ikasteko.

Bertako familiekin egunerokoa biziko da eta inguruko lagun irlandarrekin kirol, gizarte eta kultur ekintzak eginez seguru gaude irlandar herriaren berotasuna sentituko duzula.