EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Aholkularitza

Banakako bilerak parte-hartzaile guztiekin

Arreta e-mail bidez eta telefonoz egiten da

Taldea osatzeko, aurrez aurreko banakako bilerak egingo dira parte hartzaile guztiekin eta hauen gurasoekin.

Ekainean, taldeak Irlandara abiatu aurretik ikasle eta gurasoei zuzenduriko argibide bilerak egingo dira.

Zalantzarik izanez gero edota matrikula egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke:

Telefonoz: 94 679 39 79
E-mailez: info@ehire.eus

Informazio bilera bidaian joan aurretik

Taldeak Irlandara abiatu aurretik ikasle eta gurasoei zuzenduriko argibide bilerak egingo dira. Bileran begiraleak aurkeztu eta beharrezko agiriak banatuko dira.

Bileretan hezkuntza proiektu honen zuzendaria eta koordinatzaileak izango dira, programa azaldu eta sortu ahal diren zalantza guztiak argitzeko prest.

Egonaldian ikasle taldeekin batera egongo diren begiraleak ezagutzeko aukera izango da.

Programaren datu zehatzak bananduko dira
  • Irlandar familiaren datuak.
  • Begirale eta koordinatzaileen helbide eta telefono zenbakiak.
  • Hegaldien ordutegi eta elkarguneak.
  • Ekintzen egutegia.
  • Aseguru Poliza.
  • Telefono txartela.
  • Parte-hartzaileentzako gomendioak.
Beharrezkoa den informazioa banandu eta gai ezberdinak jorratuko dira, hauen artean:
  • Ezberdintasun kulturalak.
  • Familiari aurkezteko modua.
  • Familiari opariak.
  • Maletan zer sartu.
  • Eguraldia.
  • Pasaportea eta bidaiatzeko beharrezko agiriak.
  • Sakeleko dirua.
  • Telefonoa.

Parte-hartzaile zein gurasoek izan ditzaketen edozein zalantza argituko da.