EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Banakako ikuskapena

Proiektu berritzaile eta hurbil-hurbilekoa

EHIRE orain arte egindako atzerriko egonaldietako programa guztietatik erabat ezberdina da. Kalitatezko egitasmoa, gertukoa eta konfidantza osokoa da.

Gure eskaintza atzerriko murgilketen esparruan nabarmendu egiten da

Gure kultur egitarau sozio-hezitzaileek eta pertsonalki aukeratutako bertako familien etxeko egonaldiek, oso-osoko murgiltzea ziurtatzen dute irlandarren bizimoduan.

Proiektu zuzendariaren curriculumari dagokionez, bi ezaugarri dira nabarmentzekoak:
Alde batetik, hezkuntza proiektuak burutzen urteetako esperientzia eta, bestetik, Irlandan hainbat urtetan bizi eta lanean igaro ondoren, bai lekua, bai familiak, bai berauen etxeak ezagutzen dituela. Horregatik, ikasleen egoitzak aukeratzean, familien tratu abegitsua eta hauen etxeen erosotasuna kontuan hartuak izan dira. Familiek ere programako zenbait ekintzetan eta hizkuntzaren hobekuntzan bat egiten dute gure ikasleak familiaren partaide sentiaraziz.

Honek guztiak, partehartzaileentzako esperientzia aberasgarriaren bermea ematen digu.

Familiak pertsonalki, gertutik eta aspaldidanik ezagutzea eta gure taldeari egokitutako programen diseinua dira EHIRE egitasmoaren arrakastaren arrazoiak.