EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Lan Taldea

Zuzendariaren eta begiraleen erabateko koordinazioa.

Proiekturen zuzendariarekin batera, begiraleak eta hezitzaileak elkarlanean aritzen dira.

Irlandara ikasle taldeekin doazen begiraleak eleanitzak dira. Hezitzaileen gaitasunez gain bertako jatorrizko eta ikaslearen hizkuntza jakitea ziurtatu behar izan dute; egoerak egoera sor litezkeen edozein zailtasun gainditzeko gaitasuna dute.

Ikasleek bezala, herriko familiekin egingo dute egonaldia eta une oro ikasleak laguntzeko prest egongo dira.

Begiraleek egunero jasotzen dituzte ikaslearen zein harrerako familiaren nondik-norakoak.

Lan taldeak, arreta pertsonalaren bidez, ikasleek egonaldiari etekin handiena ateratzea dute helburu.

Gurasoek zuzendariaren larrialdietarako telefono zenbakia izango dute sor litezkeen gora-beherei ahal den arinen eta eraginkorren irtenbidea emateko.