EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan

Hezkuntza eta aisialdia dira EHIREren oinarriak

Bitartekaririk gabeko hezkuntza proiektua

EHIREren Zergatia

Hainbat urte ingelesa irakasten, hezkuntza eta aisialdi munduan lanean eta atzerriko egonaldien prestaketan eman ostean, hizkuntzaren ikasketa bermatzeko hurbileko proiektu ezberdina eta erakargarria sortzearen beharra ikusi nuen

Irlandan bizi eta bertan lanean egon ondoren neureganatu ditudan ezagupenengatik; eta bertako familiekin dudan urteetako adiskidetasunagatik, sortu dut EHIRE etxetik-etxera proiektua. Parte hartzaileak lehenengo egunetik etxean bezala sentituko dira.

Zuzendariak, hezkuntzan arituak, proiektuaren arlo guztiak koordinatzen ditu.

Proiektu hau Irlanda maite dudalako eta Irlandari diodan maitasuna elkarbanatu nahi dudalako sortu dut. Ingelesa ikasiz, kultura alai eta atsegin horretan, gure kulturaren oso antzekoa den horretan, murgiltzeko aukera izango duzu.

Horretarako, zure esku jartzen ditut nire urteetako esperientzia eta ezagutzak, zure egonaldia guztiz aberasgarria izan dadin.

Ikasle taldeekin batera egonaldiaren iraupena Irlandan emango dut; hauxe da proiektuan nire parte-hartze mailaren erakusgarri.

Irlanda barrutik ezagutzeko aukera paregabea duzu hau. Itsasontzi bidaiak, abentura kirolak, gazteluetara bisitak, hiri garrantzitsuenetatik erosketak eta hainbat gauza berri zure zain daude; baita Irlandar ohiturazko ekintza sozio-kulturalak, musika, dantza eta kirol gaelikoak ere.

Azkenik, egonaldiaren amaieran jaialdi bat antolatuko dugu, bertako familiei gure esker ona erakusteko. Gure ohiturak eta hilabetean zehar ikasitako guztia islatuko dugu; egonaldia dantzan, kantuan eta bertako folkarekin agurtuz.

Inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia zain daukazu!