EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan
Talde bakoitzarekin bi begirale euskaldun joango dira Irlandara. Programak behar dituen begiraleak eskarmentu handikoak eta atzerriko egonaldietan arituak dira. Begiraleek oso betebehar garrantzitsua izango dute egonaldian zehar. Izan ere, ikasleen eta atzerriko hezitzaile eta irakasleen arteko zubi-lanak egiten dituzte besteak beste.
Batzuetan ikasle ohiak izatea gerta liteke, ekintzei buruzko ikuspegi baliagarria eskainiz. Gainera, egon litezkeen ezberdintasun kulturalak gainditzen laguntzen dute. Ikasleek izugarri estimatzen dituzte eta hauentzat eredu eta erreferente izaten dira. Beraien ohituren eta ingelesaren arteko lotura errazten du horrek, eta giza-baloreak poliki-poliki sendotuko dituzte, kide guztien artean.
Hezitzaileak, arreta pertsonalaren bidez, ikasleek egonaldiari etekin handiena ateratzea dute helburu eta heldutasunez eta jarrera arduratsuez jokatzen dute.
Begiraleei ikasleen dokumentazio guztia ematen zaie bidaia egin aurretik. Bertan, ikasle bakoitzak behar duen arreta berezia edo osasun kontua zein den zehazten da, (alergiak, botikak esaterako). Ikasle bakoitzaren beharrizanak eta ezaugarriak ezagutzen dituzte eta egunero jasotzen dituzte ikaslearen zein harrerako familiaren nondik norakoak.
Begiraleak, ikasleak bezala, harrera familiekin biziko dira egonaldia amaitu arte eta une oro ikasleak laguntzeko prest egongo dira. Horrez gain, ikasleekin batera programan antolaturiko ekintza guztietan parte hartuko dute.