EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan
Ingelesez ulermen eta komunikazioa hobetzeko programa hau, 9-17 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago.
DBHko ingeles maila egokia da bertako bizimoduan eta ohituretan bat egin ahal izateko.
Irteerak Bilbotik izango dira.
Egonaldi osorako garraio pribatua barne dago.
Ikasleek, zuzendariak pertsonalki eta ardura handiz hautatutako irlandar familiekin mantenu osoan emango dute egonaldia. Etxeak auzo lasaietan daude eta familiek euskal ikasleak hartzen urteetako eskarmentua dute.
Etxe bakoitzeko ikasle euskaldun bakarra egongo da, eta ez herri ezberdinetakoak, horrela, bertako familiaren bizimoduan murgiltzea errazagoa egingo zaie ikaste prozesua erraztuz.
Estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatuta dago.
Aseguru honez gain parte-hartzaile bakoitzak pertsonala den Europar Osasun Txartela eraman beharko du.
Egonaldian parte hartzeko eta bidaiatzeko pasaportea ezinbestekoa da.
Ikaslearen ardura da eguneratua izatea.
Ekainean, taldeak Irlandara abiatu aurretik, ikasle eta gurasoei zuzenduriko argibide bilera bat egingo da. Ikasle taldearekin batera joango diren begiraleak aurkeztu eta programaren datu zehatzak banatuko dira. Bertan, izan daitezkeen zalantza guztiak argituko dira.