EHIRE etxetik etxera! / Irlandan Murgilketa / Udako egonaldiak Irlandan
Ingelesa ikastea eta hobetzea ziurtatzen duen ohiko klaserik gabeko programa erabat berritzailea duzu hau.
Partehartzaileek ez dute ohiko ingelesezko klaserik izango. Ez dira atzerritarrentzako diseinatuta dauden eskoletara joango eta beste herrialdeetako ikasleekin nahastuta ibiltzea saihestuko dugu; hauek horrela, irlandar bizimoduan murgiltze prozesu osoa ziurtatzen dugu.
Ekintza guztiak taldean gozatzekoak izango dira. Hauetako askotan, gazte irlandarrek gurekin bat egingo dute, baita, bertako familiek eta auzoko bizilagunek ere; beti elkar-komunikatzeko ingelesa erabiliz.
Ikasleek, irlandar bizimodu tipikoaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera paregabea biziko dute, egunero kirol, kultur edota gizarte ekintzetan parte hartuz; besteak beste: Kirol gaelikoak, izotz patinajea, golfa, bola-jokoa, zaldiak, gazteentzako diskoteka batera irteera, pizza eta zinema gauak eta barbakoak. Abentura kirolen artean: Zorbing, kayak, kanoak, banana boat hauetako batzuk. Egonaldiari amaiera emateko eta hartu gaituzten familiei gure esker ona adierazteko, ikasleek jaialdi bat antolatuko dute hilabete osoan ikasitakoa islatuz.
Gainera Irlandako paraje eder eta leku esanguratsuenetara ibilaldiak ere izango dira. Horrela, taldeak egonaldiari izugarrizko etekina aterako dio.
Ekintza guztiak hezkuntza proiektu honen zuzendariak pentsatuak edota egokituak izan dira eta Irlandako bizimoduan murgiltzeko diseinatuak daude. Jarduera guztiak gure taldeen beharrizanetara moldatuak daude eta gida zein hezitzaile irlandarrek bideratzen dituzte.
Gure hezkuntza ereduan oinarritutako ekintzek ere programa honetan badute lekua; Komunikazio eta kooperazio jolasak, hain zuzen ere; non “Altxorraren bila” urtero arrakastatsua izaten den. Irlandarrek gustura oso hartzen dute parte, baita ederto pasatu ere.
Honez gain, Irlandako leku ederrenetara joateko aukera ere izango da: Gazteluak, Erraldoien Galtzada, Titanic Centre, Ipar kostaldea eta beste konderri batzuk, Derry hiria inguratzen duen harresi esanguratsuari bisita edota Belfasteko gune historikoak eta kaleetatik erosketak egiteko parada ere izango da.
Eduki berrien azalpenak ingelesez dira egonaldiari erabateko etekina atera diezaiozun!
Urtero jarduera berriak prestatzen ditugu egonaldiak ezin hobeak izan daitezen!